Herri lanetan %20rainoko igoera justifikatu ahal izango da

Eusko Jaurlaritzak kontratuak berrikusteko aukera zabaldu du, materialak garestitu izana justifikatzen bada

Donostiako metroko obrak, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU.
2022ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzarentzat eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundientzat eta udalentzat obrak egiten dituzten enpresek %20rainoko igoera planteatu ahal izango dute materialen kostuetan izandako igoeragatik. Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, horiek garestitu izanak ezbaian jarri ditu obra batzuk, eta arrisku hori saihesteko hartu du erabakia Jaurlaritzak.

Oinarrian, bere egin du Espainiako Gobernuak obra kontratu publikoetan prezioak berrikusteko aukera ematen duen araudi berria. Orain artekoan bazegoen aukera hori, baina soilik egin zitekeen kontratuetan hala jasota bazegoen. Orain, kontratua berrikusteko aukera izango dute lanen %20 egin ez duten enpresek, eta kontratua formalizatu zutenetik indarrean egongo den denbora guztian.

Zupiriak azaldu duenez, berrikuspena egingo da materialen kostuaren igoerak «eragin zuzena eta garrantzitsua» izan badu. Inpaktu hori dagoela joko da %5 baino handiagoa denean. Gaur egun, 615 herri lan daude martxan hiru lurraldeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.