Indarkeria «modu dramatikoan» ugaritu da Myanmarren, estatu kolpearen ostean

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun
NAYPYIDAW. NBE Nazio Batuen Erakundeko ikertzaile talde batek atzo azaldu zuenez, azken urtean handitu egin da giza eskubideen aurkako krimenen eskala Myanmarren. Estatu kolpearen osteko gertakizunak ikertzen ari dira eta zibilei «sistematikoki» erasotzen dietela salatu zuten NBEko ikertzaileek. 2.000 pertsona baino gehiago hil eta 15.000 atxilotu zituzten matxinoek estatu kolpea egin ostean. Gainera, rohingyek Myanmarren jasandako diskriminazioa eta indarkeria genozidio moduan ikertzen ari da Nazioarteko Justizia Auzitegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.