Nafarroan, 17ra jaitsi dira enpresa publikoak

2018ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Krisiaren testuinguruan, 2010ean eta 2012an, gastu publikoa txikitzeko, sektore publikoko enpresak moldatzeko agindu zien Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei. Nafarroak lan horri ekin zion, eta 39tik hamazazpira murriztu zituen enpresa publikoak. Gehienak CPEN Nafarroako Korporazio Publikoan bildu ditu. Fundazioak, berriz, zazpitik laura gutxitu zituen. Prozesu horri erreparatu dio Kontu Ganberak, eta moldaketa horretan Nafarroak 32,5 milioi aurreztu dituela azaldu du.

Asun Olaetxea Kontu Ganberako buruak atzo parlamentuan esan zuenez, bederatzi milioi euro langileen gastuetan aurreztu dituzte, 224 lanpostu galdu baitziren. Beste aurrezki nagusia, 20,4 milioi euro, gastu operatiboetan egin dute.

Epe horretan sozietate publikoen zorra 330 milioitik 56 milioira jaitsi zen. 2014an, Iberdrolaren akzioak saldu zituen Sodenak, eta bere zorrak kitatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.