M5Sren oinarriek baietz esan diote Draghi babesteari

2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
ERROMA. Italiako M5S 5 Izar Mugimenduko oinarriek baiezkoa eman zioten atzo Mario Draghiren «gobernu tekniko-politikoa» babesteari. Ohi bezala, militanteek Rousseau plataformaren bidez eman zuten beren iritziaren berri, eta 74.537 parte hartzaileen %59,3 agertu ziren horren alde. Hala, Draghik azken langa pasatu du bere gobernua abian jartzeko.

Giuseppe Conteren dimisioaren ostean jaso zuen Draghik gobernua osatzeko ardura. Egunotako elkarrizketetan, Europako Banku Zentraleko presidente ohiak alderdi guztien babesa jaso du, eskuin muturreko Italiako Anaiena izan ezik; hori bai, baliteke indar horrek azkenean abstentzioaren alde egitea parlamentuko bi ganberetako konfiantza bozketetan.

Matteo Renzi Italiako lehen ministroak bere alderdi Italia Bizirik-en babesa kendu ostean utzi behar izan zuen boterea Contek, eta horrekin pozik agertu da egunotan Renzi, baita Draghi agintean egotearekin ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.