Baskoniak Bayerni irabazi nahi dio gaur, etxean

2019ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Aste gogorra du Kirolbet Baskoniak, hiru partida jokatuko baititu. Jokatu du jada lehena, joan den asteartean, Euroligan, eta ustela izan zen emaitza, galdu egin baitzuen Villeurbannen (Frantzia). Gaur ariko da berriro, Euroligan berriz, baina etxean, Buesa Arenan (21:00). Bayern Munich izango du aurkari. Alemaniako taldeak Euskal Herrikoak baino garaipen bat gehiago lortu du —hiru ditu, eta Baskoniak, bi—, eta konfiantzaz gainezka iritsiko da Gasteizera, duela hiru egun gai izan baitzen Real Madril ahaltsuari irabazteko: 95-86. Bayernek etxean jokatu zuen laugarrenez. Alde handia da Baskoniarekin alderatuta, gasteiztarrek neurketa bakarra jokatu baitute etxean, Olympiakosi nagusitasunez irabazitakoa, hain zuzen. Eta hori, bere zaleen aurrean jokatuko duela baliatu nahi du Velimir Perasovicek entrenatutako taldeak hirugarren garaipena lortzeko.

Bayernen lau jokalarik sartu dituzte hamar puntu baino gehiago partidako: Monroek, Lok, Lucicek eta Dedovicek. Perasovicek aurkariaren kalitateaz ohartarazi du. «Oso ordenatua eta diziplinatua da, eta oso ondo zuzenduta dago. Oso partida zaila izango da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.