Turinen milaka lagun elkartu dira Italia eta Frantzia lotzeko AHTaren alde

Antolatzaileen arabera, 30.000 herritar elkartu ziren atzo.
Antolatzaileen arabera, 30.000 herritar elkartu ziren atzo. ALESSANDRO DI MARCO / EFE

Berria -

2018ko azaroak 11
TURIN. Manifestazio handi bat egin zuten atzo Italia iparraldeko Turin hirian, hiri hori eta Frantziako Lyon hiria lotzeko asmoa duen abiadura handiko trena egin dadila eskatzeko. Luigi Di Maio lehen ministrorde eta M5S Bost Izar Mugimenduko liderrak proiektua gelditzea erabaki zuen uztailean, baina Lega Nord gobernuko bazkideak AHTa eraiki nahi du. Mugako herrietan aurkako mugimendu handia dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna