Jokin Altuna eta Unai Laso sanmateotako protagonistak

Binakoan ariko ez diren arren, lau eta erdikoan eta ardoaren desafioan neurtuko dituzten indarrak

2021eko irailaren 8a
00:00
Entzun
PILOTA. Udako azken feriak, sanmateotakoak, bost egun iraungo du, eta enpresek egitarau betea prestatu dute. Irailaren 21ean hasiko da, uda honetan ikuskizun handiena sortu duen partidarekin. Jokin Altunak eta Unai Lasok neurtuko dituzte indarrak lau eta erdikoan. Ardoaren desafioan ere aurrez aurre izango dira, bost egun geroago. Kasu honetan binaka arituko dira. Julen Martija izango da Altunaren bikotea, etaAnder Imaz Lasorena. Desafioa ondorengo beste bi partidek osatuko dute: Javier Zabala-Iraitz Zubizarreta kaiolan, eta Dario Gomez-Asier Agirre kantxa osoan.

Binakakoan, enpresa bakoitzeko bi bikotek neurtuko dituzte indarrak finalerdietan. Aspen, Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta Victor Estebanen eta Jose Javier Zabaletaren aurka ariko dira; Baikon, berriz, Aimar Olaizola eta Jon MariezkurrenaErik Jakaren eta Jon Ander Albisuren kontra. Finalerdiak 22an eta 23an jokatuko dira, eta finala 26an.

Bestalde, Baikok atzo jakinarazi zuen zein pilotarik hartuko duten parte lau eta erdiko txapelketan: Iñaki Artola, Oinatz Bengotxea, Jaka eta Laso. Agirrek eta Jon Ander Peñak, berriz, aurretik kanporaketa bat jokatuko dute. Ezusterik ezean irailaren 23an jokatuko dute partida hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.