Arrasatek 2022ra arte luzatu du kontratua

2019ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Osasunak «sendotu» egin du «kirol proiektua», Jagoba Arrasate entrenatzaileari kontratua luzatuta. Talde gorritxoak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuen Arrasatek 2022ko ekainaren 30era arte jarraitzeko sinatu duela, eta entrenatzaileak agerraldi bat egingo du gaur Luis Sabalza presidentearekin eta Braulio Vazquez kirol zuzendariarekin batera, argibideak emateko. Arrasaterekin batera, Bittor Alkiza bigarren entrenatzaileari eta Sergi Perez prestatzaile fisikoari ere luzatu dizkiete kontratuak.

«Karguan 516 egun egin ondoren, talde gorritxoa Lehenbiziko Mailara itzuli du, Bigarren Mailako txapelketa irabazi du, eta gorengo mailara itzuli ondoren denboraldi hasiera ederra egiten ari da», dio oharrean Osasunak. Arrasatek «estilo nabarmen bat eta nortasun propioa» eman dizkio Osasunari, eta Sadar «egiazko gotorleku» bihurtu izana goraipatu du. Berriatuakoak 2018ko ekainean sinatu zuen Osasunarekin, Realean (2013-2014) eta Numantzian (2015-2018) aritu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.