Baskoniak are urrutiago dauka Espainiako Kopa jokatzea

Bilbo Basketek eta Araskik irabazi egin dituzte beren lehiak; IDK Gipuzkoak, berriz, galdu egin du

Shavon Shields aurreko lehia batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2019ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Baskoniak gero eta zailago du Espainiako Koparako sailkatzea. Dusko Ivanovicen etorrerak ere ez du aldatu taldearen jokoa. Atzo, beste partida txar bat jokatu zuen, eta101-80 galdu zuen Zaragozan.Etxeko taldeak hirugarren laurden amaieran utzi zuen erabakita ondo bideratua zuen partida, 13-0eko partzial batekin.

Koparako sailkatzeko aukerarekin amesten segitzen du bere aldetik Bilbo Basketek. Atzo balio handiko garaipena lortu zuen Murtzian, puntu bateko aldeaz: 56-57. Emaitzak erakutsi bezala, oso neurketa parekatua eta lehiatua izan zen, eta Bilbo Basketek azkenera arte sufritu zuen.Axel Bouteille izan zen partidako jokalari erabakigarria, azken txanpan zortzi puntu lortu baitzituen erreskadan.

Ohorezko Mailan, berriz, Araskik denboraldi bikaina egiten segitzen du. Espainiako Koparako sailkapena ziurtatuta, garaipenak lortzen segitzen du, talde joko serio bati esker. Atzokoan 53-66 azpiratu zuen Embutidos Pajariel. Partidaren gakoa defentsan egindako lanean eta uztaipean Tamara Sedak eta Raquel Carrerak erakutsitako nagusitasunean egon zen.

IDK Gipuzkoak, ordea, ezin zion Gernikaren aurkako derbian lortutako garaipenari segida eman, eta sei puntuz galdu zuen: 73-67. Horrenbestez, Azu Muguruzaren jokalariek ez dute lortu beheko postuetatik gehiago aldentzea. Partida guztian atzetik egon eta gero, gertu izan zuten iraultzeko aukera, baina ez zuten lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.