Alarde parekideen aldeko mozio bat onartu dute

2018ko urriaren 3a
00:00
Entzun
DONOSTIA. EH Bilduk proposatuta, Irungo eta Hondarribiko alarde mistoen aldeko mozio bat onartu zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan. EAJk kontrako boza eman zuen, baina PSE-EE abstenitu egin zen, eta horrek ahalbidetu zuen mozioa onartzea. Agiri horren bidez, foru gobernuari eskatu diote «babes argia» erakusteko berdintasunean jaia ospatzeagatik «erasoak, irainduak eta mehatxatuak» diren pertsonei. Era berean, jai parekideen kontra daudenei esan beharko die «hori ez dela bidea». Horiez gain, diputatu nagusiari eskatu diote Irungo alarde parekideari eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiari harrera ofiziala egiteko. Markel Olano ahaldun nagusiak ez du halako keinurik egin inoiz oraindik; alardeen auzian «sukaldeko lanak» lehenetsi behar direla esan du, eta sobera daudela halako keinuak. EH Bildu foru gobernuan egon zenean diputatu nagusia eta gobernuko kide asko joaten ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.