Huaweiren aurkako zigorrak beste 90 egunez atzeratu dituzte AEBek

2019ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
WASHINGTON. AEBetako Gobernuak beste 90 egunez atzeratu du Huawei zigortzeko erabakia. Maiatzean iragarri zuen Donald Trumpek debekatu egingo ziela AEBetako enpresei Huaweirekin tratuak egitea, baina 90 eguneko luzapena iragarri zuen handik gutxira. Atzo bukatu zen epea, baina azaroaren 19ra arte zabaltzea erabaki du Washingtonek. «Konpainia batzuk Huaweiren beharra dute oraindik. Denbora gehiago eman behar diegu harremana eteteko», argudiatu du Wilbur Ross Merkataritza idazkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.