Preso katalanak askatzeko eskatu du Kontseiluak

2021eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
ESTRASBURGO. Espetxean dauden Kataluniako buruzagi politikoak askatzeko eskatu zion atzo Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Lege Gaien eta Giza Eskubideen Batzordeak Espainiari. Era berean, erbestean dauden politikarien aurkako estradizio eskaerak bertan behera uzteko exijitu zion. Hilabetea amaitu aurretik bozkatuko du batzordearen ebazpena Kontseiluko Batzar Parlamentarioak. Halere, erakunde hark hartutako erabakiak ez dira lotesleak.

Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemonten esanetan, ebazpena «gogorra» da. «Europako Batasuneko erakundeek ongi egingo lukete bertako kide batek duen jarreraz arduratuko balira», adierazi zuen, Espainiari erreferentzia eginez. ERCk gehitu zuen ebazpenak agerian uzten duela «preso politikoak» direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.