Nelson Freire pianista klasiko brasildar entzutetsua hil da, 77 urterekin

2021eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
MUSIKA. Nelson Freire pianista, musika klasikoaren izar handienetako bat, atzo hil zen, Rio de Janeiroko bere etxean. 77 urte zituen, eta haren ingurukoek ez dute heriotzaren arrazoien berri eman. Freire oso gaztetatik nabarmendu zen Brasilen, eta, hainbat sari irabazi ostean, mundurako jauzia eman zuen. 24 urterekin, bere belaunaldiko pianistarik onenetakoa izendatu zuen Time aldizkariak, eta laster hasi zen sari garrantzitsuak biltzen; besteak beste Classic FM Gramophone sariak. Freirek mundu osoko 70 herrialdetan baino gehiagotan jo zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.