Greba hasi du CGTk Euskal Elkargoko hondakindegietan

Lan baldintzen harmonizazioak sortu du gatazka. LABek eta CFDTk ez dute bat egin greba mugimenduarekin.

2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
BAIONA. Greba mugagabean sartu dira Euskal Elkargoko zabor bilketako langileak. 83 langilek erantzun diote CGTren deiari; Baionako hiriguneko eta hego Lapurdiko poloak ukitu ditu lanuzteak bereziki. LAB eta CFDT sindikatuek ez dute bat egin deialdiarekin.

Euskal Elkargoa sortzeko hamar herri eta hiri elkargo batu izanak langileen lan baldintzak harmonizatzeko beharra ekarri du, eta negoziazioetan sortutako arrangurek eragin dute gatazka. Primetan, lan sarietan eta lanorduetan abantailak galtzearen beldur da CGT. Desadostasunak onartu ditu LABek, baina negoziazioak bururaino eramateko borondatea erakutsi du.

Maider Behotegi Euskal Elkargoko giza baliabideetarako lehendakariordeak adierazi du harmonizazioarekin inork ez duela abantailarik galduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.