Koronabirusa

Sindikatuak prest daude Maiatzaren Lehenerako

2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun

BILBO. Gaur ez da izango ohiko Maiatzaren Lehena. Ez da manifestaziorik izango, eta ez dira kaleak beteko, baina errebindikazioak beste era batera helarazteko prestatu dira sindikatuak, balkoiak, leihoak eta sare sozialak baliatuz. ELAk Bizitza gara lelopean egingo du Maiatzaren Lehena. «Gizarte larrialdiko egoerari aurrea hartu behar zaio; aldaketak premiazkoak dira», esan du Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak asteon. ELAko idazkari nagusia sare sozialetan ariko da zuzenean, koronabirusak eragin duen egoera berria oinarri hartuta. Ekonomian «lidergo publikoaren garaia» dela azpimarratuko du bere agerraldian, « publifikazioak bultzatu eta enpresak birkokatzeko unea».

 

LABek Bizitza erdigunera leloa aukeratu du gaurko. Mobilizazio ibiltariak egingo dituzte afiliatuek 10:00etan hasita, hainbat eskualdetan, autokarabanak, alegia. Besteak beste, ospitaleetara eta zahar etxeetara joango dira auto ilara horiek, «hango langileei elkartasuna eta aitortza adierazteko». Gainera, «kapitalaren ikur» diren eraikinetatik pasatuko dira, haiek salatzeko. 11:00etan streaming bidezko ekitaldia eskainiko dute, eta 12:30ean iritsiko da Garbiñe Aranburu idazkari nagusiaren hitzaldia. Nafarroan, autoen protesta galarazi du justiziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.