Siriako matxinoek Golango mugako igarobidetik kanporatu dute armada

Berria -

2014ko abuztuak 28
DAMASKO. Israelek okupatutako Golan eta Siria banatzen dituen Al-Quneitra mugako igarobidea hartu dute Siriako matxinoek. Al-Nusra frontearen eta beste matxino taldeen esku dago orain mugako postua. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hogei soldadu eta lau jihadista hil dira borroketan. Halaber, Israelgo armadak Siriako armadaren bi postuei eraso egin die, bala batek soldadu bat zauritzean. Dirudienez, matxinoen eta Siriako armadaren arteko borroketan galdutako bala batek jo du soldadu israeldarra.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna