Aragonesek «gehiengo berriak» osatzera deitu du

Generalitateko presidenteak atea ireki dio Kataluniako alderdien arteko mahaia eratzeari, PSCk eskatu bezala

Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidentea. QUIQUE GARCIA / EFE.
2022ko urriaren 20a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak atzo egin zuen parlamentuko lehen agerraldia JxC Junts per Catalunya gobernutik atera zenetik, eta «gehiengo berriak» osatzera deitu zituen ganberan ordezkaritza duten beste alderdiak, aurrekontuak onartzeko eta gatazka politikoa konpontzeko.

Generalitateko presidentearen ustetan, herritarrek «exijitzen dute eta behar dute denok elkartzea», eta akordioen eta «elkar ulertzearen» bitartez lor daiteke hori. «Neurriz neurri, proiektuz proiektu»: hala gobernatu nahi du Aragonesek, atzo azaldu zuenez. Hori bai, eskua luzatu zion JxCri, lerro artean adierazi baitzuen aurrekontuetan ez dela izan eguneraketarik «jarrera aldaketarik» justifikatzen duenik. Albert Batet alderdi horren talde parlamentarioko buruak zera erantzun zion: «Bakarrik zaude».

Egoera hori ikusita, PSC Kataluniako Sozialisten Alderdiaren lehen idazkari Salvador Illak akordio baterako proposamena egin zion Generalitateko presidenteari, nahiz eta Kataluniako Gobernua ez den erabat aliantza horren aldekoa.

Halere, Aragonesek keinu bat egin zuen, atera ireki baitzion gatazka politikoa bideratzeko eta elkarrizketa sustatzeko PSCk proposaturiko elkarrizketa mahaia osatzeari —Kataluniako alderdi politikoek osatuko lukete—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.