Siriaren tropei eraso egitea egotzi diete AEBei

2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
DAMASKO. Siria ekialdean dituen «tropa batzuei» eraso egin izana egotzi zien atzo Damaskok AEB Ameriketako Estatu Batuei. Gune horretan, Abu Kamalen, Irakeko Haxd milizia ere badago, eta indar horrek ere salatu zuen herenegun egindako erasoa; miliziaren arabera, AEBen aire erasoek «22 borrokalari hil eta 12 zauritu» zituzten. Damaskok ez zuen biktimei buruzko daturik eman; bai, ordea, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak: 50 hildako baino gehiago izan ziren. Washingtonek ukatu egin zuen erasorik egin zuenik.

AEBek aire erasoak egin izan dituzte Sirian SDF Siriako Indar Demokratikoei —kurduen miliziak dira indar nagusiak— laguntzeko Estatu Islamikoaren aurkako borrokan. Herenegungo ustezko erasoa Baxar al-Assad Siriako presidentearen adierazpen garrantzitsu batzuen ostean egin zen: AEBak Sirian «atzerriko indar okupatzaileak» zirela adierazi zuen joan den astean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.