Asilo eskatzaileak hartzeko zentro bat irekiko dute Oñatin
2018ko irailak 13
DONOSTIA. Asilo eskaria eginda duten migratzaileak hartzeko zentro bat irekiko du Eusko Jaurlaritzak Oñatin (Gipuzkoa). Sarri, asilo eskatzaileek prozesu luzeak izaten dituzte haien egoerak argitzeko, eta tarte horietan ostatua eta orientabidea emango diete zentro horretan. CEAR Euskadik eta Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak kudeatuko dute. Asilo eskea egin ez duten migratzaileak ere hartuko dituzte salbuespen egoeretan.