Trump epaitzea legezkoa dela dio Senatuak

2021eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Donald Trump AEBetako presidente ohiaren kontrako bigarren epaiketa politikoa hasi zuten atzo Senatuan, eta lehen egunean horren legezkotasunaren inguruan eztabaidatu zuten, Trump jada ez dagoelako estatuburu karguan. Bozketan, demokraten kontrolpean dagoen goi ganberak ebatzi zuen legediarekin bateragarria dela agintean ez dagoen politikaria epaitzea.

Impeachment prozesua datorren astean amaituko da. Aurrez, akusazioak eta defentsak hamaseina ordu izango dituzte beren argudioak aurkezteko. Alderdi Demokratak gutxienez hamazazpi senatari errepublikanoren babesa behar du arrakasta izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.