Etxe bat eraberritzen ari zen langile bat hil da Ondarroan

Laugarren solairutik kalera erori zen behargina, obrara beharrezko materialak igotzen ari zela

Langilea erori zen lekua, Ondarroako Artabide kalean. LEA ARTIBAIKO HITZA.
2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
ONDARROA. Langile bat hil zen atzo goizean Ondarroan (Bizkaia), laugarren solairutik erorita. Artabide kaleko etxe batean ari zen lanean, obrara beharrezko materialak igotzen, eta kalera jausi zen; oraindik ez dakite zergatik. Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu eta behargina suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Hildakoa 46 urteko gizonezkoa da, eta Obras Ibaro SL enpresako langilea. ELA, LAB, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek lan istripua salatzeko elkarretaratzera deitu dute, datorren astearterako, Ondarroako Alamedan.

ELAren zenbaketaren arabera, 48 lagun hil dira aurten Euskal Herrian lanean ari zirela. Sindikatuak «berehalako plan» bat eskatu dio Jaurlaritzari enpresetan lan baldintza duinak ziurtatzeko. «Bereziki, altueratik erortzeak eta makina harrapaketak zaintzea exijitzen dugu». LABen izenean, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak ziurtatu du «lan istripuen atzean dagoen egiturazko arazoa prekaritatea eta enpleguaren kalitate eskasa» direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.