Baskoniak lehen puntua lortu du Valentzian

Granger eta Tobey. L. RICO / EFE.
2022ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bitci Baskoniak ezin hobeto ekin dio ACB ligakokanporaketari. Valentziari haren etxean irabazi zion atzo gauean final-laurdenetako aurreneko partidan: 79-80. Beste bat irabaztea nahikoa izango du finalerdietara sailkatzeko. Larunbatean izango da hori, Gasteizen (18:30).

Emaitzak berdintasuna adierazten badu ere, Baskoniak kontrolpean izan zuen ia partida osoa. Hamar puntuko aldea izan zuen handiena, bi bider; azkenekoa hirugarren laurdena bukatzeko bi minutu falta zirela. Baina ez zuen burutu lana, eta azkeneko laurdenean, irauli egin zituen jokoa eta emaitza etxeko taldeak. Lau puntu aurretik ere jarri zen bi minutu falta zirenean (79-75). Baina Baskonia ez zen erori, eta Baldwinen hiruko batekin eta Costelloren biko batekin, 80 puntura heldu zen. Valentziak azkeneko erasoa izan zuen irabazteko, baina ez zuen asmatu. Neven Spahijak irabaztearen zailtasuna nabarmendu zuen, eta irabazi «bihotzarekin» irabazi zutela gehitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.