32 euskal artista ariko dira Donostiako 54. Jazzaldian

Nogen, Reunion Big Band, Lurpekariak, Elkano Browing Cream eta ROk parte hartuko dute, besteak beste

Elkano Browning Cream taldea. LOBO ALTUNA.
2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
MUSIKA. Uztailaren 24tik 28ra egingo da Donostiako 54. Jazzaldia, eta euskal talde eta bakarlariek ere izango dute lekua. Aurten, guztira, 32 artistak hartuko dute parte jaialdian. Horietatik lau antolakuntzak programatu ditu zuzenean: San Martin-Lluis Coloma Duo, Nogen, Goshu Ondo: Eri Yamamoto Trio + Easo Abesbatza eta Jaime Stinus-Xavi Vidal.

Urtarriletik apirilera bitarte egindako hautatze prozesuan aukeratutako hamar taldek ere joko dute: Reunion Big Band, Hot Potato Blues Band, Xahu, Organizing, Amaika Rude Sound (The Ska and the Abstract Truth), Fredi Pelaez Trio, Nacho Soto (Experiment 64), No-Land Trio, Ekhilore Quintet eta Juan Jose Cabillas with Strings.

Joan den urtean diskoa argitaratu zuten bost artista ere egongo dira: Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Javier Lopez Jaso-Marcelo Escrich Quartet, Broken Brothers Brass Band eta Elkano Browning Cream.

Jazzaldiak, hirugarren urtez segidan, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatuko ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musikaren alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedez. Hauek dira: Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, RO eta Anai.

Azkenik, Musikene Euskal Herriko goi musika ikastegiak proposatutako hiru talde ere izango dira jazzaldian: The Funk&Risketeers, Xvr Estevez Sextet eta Nasim Quartet.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.