Athleticek Betis hartuko du gaur, sasoiko ezustea

Azken bi partidak galdu eta gero, zuri-gorriek garaipena behar dute, sailkapenean beste postu bat ez galtzeko

2018ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
ATHLETIC. Bartzelonaren zelaian irabazteko balentria egin eta gero, burua altxatu ezinik dago Athletic. Joseba Agirreren taldeak ligako azken bi partidak galdu ditu, Madrilen eta Granadillaren kontra, hurrenez hurren. Hala, ia denboraldi osoan hirugarren egon eta gero, laugarren da orain. Joera hori aldatu, eta sailkapenean beste postu bat ez galtzeko, irabazi beharra du gaur, Lezaman, Betisen kontra (10:45, BeIN).

Denboraldiko ezustea izaten ari da Betis. Talde gaztea du, eta joko bizi, erasokor eta erakargarria egiten ari da. Lotsarik gabe jotzen du erasora, etxean zein etxetik kanpo. Soilik Athleticek baino puntu bat gutxiago du, eta 2018a hasi zenetik ez du galdu. Gainera, gaur punturen bat urratzea garrantzitsua da harentzat, hurrengo jardunalditik aurrera egutegiko zatirik gogorrenari heldu beharko baitio. Valentzia, Atletico Madril eta Bartzelonaren kontra ariko da.

Zuri-gorriak eroso zeuden hirugarren postuan duela jardunaldi batzuk: bederatzi punturen abantaila. Baina errenta hori galduz joan dira azken partidetan. Oraingoan, gainera, aurreko jardunaldian emandako itxura txarra ahaztu nahi dute, goitik behera egin baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.