Italiako Giroa

Cataldok irabazi du Italiako Giroko hamabosgarren etapa

Yatesek, Caparazek eta Nibalik 25 segundo atera dizkiete Landari, Majkari eta Lopezi, eta 50 Roglici

Dario Cataldo, nagusi, atzo. ALESSANDRO DI MEO / EFE.
2019ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Dario Cataldorentzat (Astana) izan zen garaipena atzo Italiako Giroko hamabosgarren etapan, Mattia Cattaneo (Androni) iheskideari esprintean nagusituta. Eguneko bi ausartengandik 11 segundora helmugaratu ziren Simon Yates, Hugh Carthy (Mitchelton), Richard Carapaz liderra (Movistar) eta Vincenzo Nibali (Bahrain). Lau txirrindulari horiek aurrera egin zuten eguneko azken mendatean, Civiglion, eta aldea lortu zuten helmugan. Haiengandik 25 segundora ailegatu ziren Miguel Angel Lopez (Astana), Rafal Majka (Bora) eta Mikel Landa (Movistar), besteak beste. 40 segundora iritsi zen beste taldetxo bat, eta tartean ziren Bauke Mollema (Trek), Primoz Roglic (Jumbo), Pavel Sivakov (Ineos) eta Ilnur Zakarin (Katuxa).

Beraz, sailkapen nagusian, Carapaz sendotu egin da lehen postuan. Ekuadortarrak 47 segundo ateratzen dizkio Roglici, 1.47 Nibaliri, 2.35 Majkari, 3.15 Landari, 3.38ra Mollemari, 4.12 Jan Polanci (UAE), 5.24 Yatesi, 5.48 Yatesi eta 5.55 Lopezi.

Gaur ez da etaparik jokatuko, bigarren eta azken atseden eguna izango baita. Sei etapa falta dira, eta, sailkapen nagusia nola dagoen ikusita, lehia handia izango da. Carapaz da liderra, eta orain arte indartsuen aritu dena. Baina edozer gerta daiteke Veronara bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.