R. Lee Ermey aktorea hil da, 74 urterekin
2018ko apirilak 17
ZINEMA. Stanley Kubricken Full Metal Jacket filmean sarjentu gogorraren rola egiteagatik egin zen ezagun R. Lee Ermey aktorea. Hala ere, Seven, Leaving Las Vegas, The Texas Chainsaw Massacre eta Dead Man Walking lanetan ere parte hartu zuen. Atzo hil zen, 74 urte zituela.