Erraustegia eten zutenek ez dute erantzukizun pertsonalik

GHK-ko zerbitzu juridikoen arabera, ezin da frogatu EH Bilduko ordezkariek «arduragabekeriaz» jokatu zutenik

2020ko irailaren 10a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren zerbitzu juridikoek adierazi dute EH Bilduko batzarkideei ezin zaiela eskatu erantzukizun indibidualik GHK-k izandako galerengatik. Partzuergoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko abenduan ebatzi zuen Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohiak eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohiak «botere desbideratzea» egin zutela Zubietako errauste plantaren lanak eteteko, baina zerbitzu juridikoek uste dute ezin zaiela erantzukizun pertsonalik eskatu erraustegia geldiaraztearen alde bozkatu zuten batzarkideei, ezin delako frogatu doloz edo arduragabekeria larriz jokatu zutela.

GHK-k esan du txostena egiteko eskatu ziela zerbitzu juridikoei, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez zuelako zehazten erantzukizun indibidualik bazen edo partzuergoak berak nola jokatu behar zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.