Bikotekide ohiaren laguna hiltzeaz akusatua, errudun

2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Herri epaimahaiak erruduntzat jo zuen atzo 2021eko otsailean Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna labankada batez hiltzeagatik akusatutako gaztea. Asteazkenean aitortu zuen biktima hiltzeko asmoz egin zuela erasoa; aurrez, esan zuen hura «zauritzea» zuela helburu.

Akusazioek zigor eskaera murriztu dute, akusatuak erruduntasuna aitortu izanaren truke: hasieran eskatzen zituzten hamabi urte eta erditik hamar urtera. Gainera, zigorraren bigarren zatia bere jatorrizko herrialdean bete beharko du, eta, hamar urte igaro baino lehen itzultzen bada, espetxe zigorraren gainerako bost urteak bete beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.