Hasi dira Kabulen eta talibanen arteko elkarrizketak

2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
KABUL. Gaur ekingo diete Afganistango Gobernuak eta talibanek bake elkarrizketei, Dohan, horiek hasteko ezarritako baldintzak bete ondoren. Ia bi hamarkadako gerrari amaiera ematea izango da prozesuaren helburu nagusia, eta bi aldeek su-eten iraunkor bat adostea lizateke lehen urratsa.

Negoziazioak hasteko bezperan, baikor agertu zenAbdullah Abdullah Berradiskidetze Nazionalerako Kontseilu Gorenaren burua: «Espero dugu talibanekin elkarrizketa emankorrak hastea, gure herriak jasandako gerrari eta agoniari amaiera emateko. Printzipio erlijiosoak, giza balioak eta interes partekatuak oinarri hartuta, guztiok bilatzen dugu bake justu, iraunkor eta duina».

Afganistango Gobernuak jjoan den astean jakinarazi zuen askatu dituela bake akordioetan adostutako 5.000 preso talibanak, eta horrek eman die bide elkarrizketei. Izan ere, iragan otsailean sinaturiko itunaren arabera, gobernuak preso talibanak askatu behar zituen negoziazioak hasi aurretik; baita talibanek segurtasun indarretako kideak ere. Horretarako konpromisoa agertu zuen Kabulek, baina desadostasunak izan dira bidean, eta prozesua atzeratzea eragin du horrek.

Talibanek herenegun iragarri zuten gaur ekingo ziotela bake negoziazioei, eta adierazi bake iraunkorra ezarri nahi dutela.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.