Lointek Gernikak eskura dauka Europan segitzea

Gernikako Roso Buch. A. LOIOLA / FOKU.
2021eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Eurokopan partidarik irabazi gabe zegoen Lointek Gernika denboraldi honetan etxean. Ozta-ozta egin zuen aurrera multzoko fasean. Baina unerik aproposenean esnatu da. Atzo partida handia jokatu zuen, eta txapelketako lehen kanporaketako joanekoan, 83-59 hartu zuen mendean CBK Mersin Turkiako taldea. Artean partidarik galdu gabe zegoen txapelketan.

Dena ondo ateratzen den egun horietako bat izan zen.Oso lehen laurden ona jokatu zuen Gernikak. Baina batez ere gogoangarria izan zen hirugarrena, lehen bost minututan ez baitzuen jaurtiketarik huts egin, eta 27 puntu sartu zituen hamar minututan. Datorren astean jokatuko du itzulikoa Turkian.

Bestalde, Bitci Baskoniak Euroligako partida du gaur. Herenegun bezala, Turkian jokatuko du. Oraingo honetan Fenerbahceren kontra (18:45). ACB ligan, aldiz, Surne Bilbo Basketek, Miribillako markagailuan izandako arazoengatik bertan behera geratu zen Breoganen kontrako lehia jokatuko du (20:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.