Kanporaketen lehen jardunaldia gaur Bermeon

2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
ARRAUNA. Azken txanpan dago arraun denboraldia, eta asteburu honetan emango zaio akabera traineruen sasoiari. Urtero bezala, Eusko Label ligako azken bi jardunaldien aurretik, gaur eta bihar kanporaketa jokatuko da, eta aurten, aurreneko aldiz, Euskotrenekoa ere jokoan izango da. Bermeon gaur (18:00, ETB 1) eta Portugaleten bihar (12:00, ETB1), erlojuaren aurka erabakiko dute lehia gizonetan eta emakumeetan. Azken horiei dagokienez, Hondarribia (Euskotreneko azkena) eta Donostiarra (ETE ligako txapelduna) ariko dira buruz buru, datorren urtean liga nagusian lekua emango dien garaipenaren bila. Gizonetan, bost talde ariko dira bi lekuren bila: San Juan, Eusko Label ligako azken-aurrekoa; Astillero, KAE 1 ligako garailea; Isuntza, liga horretako bigarrena; Meira, Galiziako ligako garailea; eta Ares, Galiziako bigarrena.

Bien kasuan, puntuak banatuko dira bi jardunaldietan, eta berdinketarik balego, bi egunetako denborak hartuko lirateke kontuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.