Koronabirusa

Bermerik ezean, grebara joko dute sindikatuek

ELAk, LABek, Steilasek, CCOOk eta UGTk negoziazioa baztertzea egotzi diote Hezkuntza Sailari

2020ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Etzi dira itzultzekoak ikasgeletara Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikasle, baina ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari egotzi diote «inprobisazioa, arduragabekeria eta etengabeko irizpide aldaketak» egitea. Sindikatuekiragarri dute ikastetxez ikastetxe aztertuko dutela egoera, eta, ikastetxeren batean osasun neurriak bermatzen ez badira, «euren esku dauden tresna guztiak» abian jarriko dituztela, ikastetxe horretako langileek lanera ez joateko aukera izan dezaten, «langileen eta ikasleen osasuna bermatzeko». Gainera, sindikatuen arteko jarraipen batzorde propio bat sortuko dute, eta langileen eta ordezkarien esku jarriko dute osasun neurrien inguruko galdetegi bat: «Osasun neurriak betetzen ez badira edo osasun irizpideak lehenesten ez dituzten baldintzak identifikatuz gero, sindikatuokin harremanetan jarri eta osasuna bermatua ez dagoen ikastetxe horietan osasuna bermatu arte beharrezko mobilizazio eta ekintzak abian jarriko ditugu, greba aukera barne».

Aste honetan, sindikatuek proposamen «zehatz» bat helarazi diote Hezkuntza Sailari ikastetxeetarako itzulera «segurua, adostua eta kalitatezkoa» izan dadin. Haatik, sindikatuen arabera, Hezkuntza Sailak euren proposamenari dagokionez egin duen gauza bakarra izan da dokumentu bat bidaltzea, zeinak ez baitie erantzun ere egiten proposamenean ikasturte amaieraren plangintzarako planteatzen direnei. Hala, salatu dute Hezkuntza Sailaren helburua ez dela «negoziazio eta elkarrizketa erreal bat» bilatzea, ezta langileen ordezkarien proposamenak aintzat hartzea ere.

Jakinarazi dutenez, astelehenean aurrez aurreko ikasketak oso ikastetxe gutxik jarriko dituzte abian, eta abian jarriko dituztenek ikastalde oso mugatuak hartuko dituzte, nagusiki errefortzu bat eskatzen duten ikasleak eta Batxilergoko bigarren mailako ikasleak, USE azterketaren prestaketari begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.