Macronek Johnsoni esan dio hilabetean ezin dela 'brexit'-aren akordioa aldatu

2019ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
PARIS. Emmanuel Macron Frantziako presidentea Boris Johnson Erresuma Batukoarekin elkartu zen atzo. Adierazi zion azken bi urteotan adostutako brexit-aren hitzarmeneko «sakoneko orekak» ez direla hilabetean aldatuko. Dena dela, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak gezurtatu egin zuen Johnsoni 30 eguneko epea eman izana brexit gogorrik gabeko akordio bat lortzeko. Macronek esan zuen ez dela brexit-erako adostutako egunaren zain egongo, baina ez dagoela tarterik EB Europako Batasunarekin beste akordio bat negoziatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.