Gutxienez 320 lagun hil dituzte Etiopian

2022ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
ADDIS ABEBA. Gutxienez 320 pertsona hil zituzten herenegun Etiopia mendebaldean, Oromia eskualdean. Erasoaren lekuko izan zen pertsona batek Efe berri agentziari baieztatu zionez, OLA Oromoak Askatzeko Armadako kideek hil zituzten amhara etniako pertsonak, tiroz.

Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak ere OLAri egotzi zion erasoa egin izana. Lekukoen arabera, matxino asko zeuden, eta eskualdeko indar ofizialak ezin izan ziren sartu erasoa gertatu zen eremura tropa gehiago iritsi arte.

Ekainaren 18an, ia laurehun pertsona hil zituzten Oromia eskualdeko zenbait herritan. Gobernuak OLAri egotzi zion eraso horiek egin izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.