Australiak gerra krimenen berri eman du

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
CANBERRA. Australiako armadak Afganistango gerrari dagozkion gerra krimenen zantzuak jakinarazi zituen atzo, txosten batean. Bertan jasotzen duenez, «informazio sinesgarria» du hemeretzi soldadu australiarrek 39 zibil eta preso afganiar hil zituztela; bat bera ere ez «borrokaren presiopean».

Australiako armadak 465 orrialdeko txosten batean jaso ditu herrialde horretako tropek Afganistanen ustez egin zituzten gerra krimenei buruzko zantzuak. «Afganistango herriari, Australiako Defentsa Indarren izenean, barkamena eskatzen diot zintzoki, soldadu australiarrek eginiko gerra krimenengatik», adierazi zuen atzo Angus Campbell herrialdeko armadaren buruak.

Dokumentuaren arabera, krimen gehienak 2012 eta 2013 artean gertatu ziren. Ikerketak dio zenbait kasutan soldadu gazteenak preso afganiarrak hiltzera behartu zituztela, iniziazio erritual modura. Ondoren, hildakoen ondoan armak eta munizioa jartzen zituzten, erasoen helburu zilegia zirela aditzera emateko, krimenak ezkutatze aldera.

Armadako buruakjakinarazi zuen ustezko kriminalek jaso dituzten kondekorazioak kentzeko eskatuko duela.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.