Txinak atzerriko inbertsioak erraztuko ditu

2019ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
PEKIN. Txinako Parlamentuak atzerriko inbertsioak errazteko helburu duen lege bat onartu zuen atzo. Lege horrek berdindu egin beharko lituzke Txinako bertako enpresek eta kanpokoek inbertsioak egitean bete beharreko baldintzak. Atzerriko inbertsio asko erakarri du Txinak azken hamarkadetan, baina Pekinek enpresa txinatarrekin joint-ventureak sortzera behartu ditu atzerrikoak. Haien teknologia xurgatzeko sistema bat izan dela kexu dira Europako Batasuna eta AEBak.

Legea Bruselara eta Washingtonera begira egindakoa dela erakusten du legearen artikulu batek. Haren arabera, espresuki debekatuta dago administrazioak «teknologiaren transferentzia behartzea». Kontratu publikoetan «tratu berdina emango zaie txinatarren eta atzerrikoen enpresei eta zerbitzuei», esaten du legeak.

Merkataritza gerra amaitzeko negoziazioetan ari dira orain Txinako eta AEBetako gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.