19 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu erasoagatik

2019ko irailaren 12a
00:00
Entzun
ZAMUDIO. Ertzaintzak 19 urteko gizonezko bat atxilotu du, hilaren 2an Zamudion (Bizkaia) sexu eraso bat egin izana leporatuta. Barakaldon (Bizkaia) atzeman dute. Ertzaintzak azaldu duenez, erasoa gertatu zen egun berean jarri zuen emakumeak salaketa. Gainera, atxilotutako gizonari beste delitu bat ere egotzi diote: lapur talde bateko kide izatea. 30 bat etxetan ostu izana egotzi diete hari eta beste gizonezko bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.