Frantzia Balladur epaitzen hasi da, eroskeriagatik

2021eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
PARIS. Edouard Balladur Frantziako lehen ministro ohia(1993-1995) epaitzen hasi ziren atzo Frantzian, 1995. urteko hauteskundeetan bere kanpaina legez kanpo finantzatzea egotzita. Auziak lotura izan dezake 2002. urtean Pakistango Karatxi hirian izan zen atentatu batekin. Frantziako 11 herritar hil ziren eraso horretan. Auzi berean akusatuta dago Francois Leotard Balladuren agintean Defentsa ministro izandakoa.

Fiskaltzaren arabera, Balladurrek eta Leotardek legez kanpoko eskupekoak jaso zituzten 1994an, Pakistanentzako hiru urpekoren eta Saudi Arabiarentzako hiru fragataren salmentetan, eta diru hori lehen ministro ohiaren kanpainara bideratu zuten. Hori dela eta, bi agintariei leporatzen diete bidegabeko jabetze delitu baten konplizeak izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.