Epaile bat GBC ACBn onartzearen alde agertu da

2020ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Herenegun ia ezinezko zirudien Delteco Gipuzkoa Basketek datorren sasoian ACBn jokatzea. Baina argi izpi txiki bat zabaldu da. Donostiako taldeak Bartzelonako epaile baten autoa aurkeztu atzo ACBren egoitzan. Bertan, herenegun GBCk eskatutako behin-behineko neurriak ontzat ematen dira, eta klubari txapelketa jokatzeko izena emateko gonbidapena «berehala» egiteko exigitzen da.

Beraz, GBCk espero du hurrengo sasoian ACBn jokatzea. Hala adierazi zuen Nacho Nuñez presidenteak. «Oso pozik gaude autoarekin. Espero dugu behingoz zentzuz jokatuko dutela, eta agindua berehala beteko duela ACBk. Pistan igoera irabazi genuen, eta beharrezko agiriak aurkeztuak ditugu. Ezin dugu gehiago itxaron».

Bestalde, Baskoniako kirol zuzendari Felix Fernandezek berretsi zuen taldeak abuztuaren 10ean hasiko duela sasoi-aurrea, eta taldeak hamahiru jokalari izango dituela. Zoran Dragicek jarraituko duen zain daude. Egin dioten eskaintza abuztuaren 5a baino lehen onartzen ez badu, beste jokalari baten bila hasiko dira. Fallek taldean jarraituko duela ziur azaldu zen, eta pozik zen Henryri eutsi diotelako. Ez du espero Vildozak taldea uztea. «Ilusioz gaude osatutako taldearekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.