Akusatuak kolpeka hil zuen Zadorran azaldu zen andrea

Eztabaida batean bere onetik irten eta mazo batekin jo zuela esan du gizonak bere kontrako epaiketan

2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Zadorra ibaian 2016an hilotz agertu zen andrazkoaren hilketa argitzeko epaiketan, hitza hartu zuen atzo delituaz akusatutako gizonak, eta lehendik egindakoa berretsi zuen: hilketa bere gain hartu zuen. Andrearekin —adiskidetasun harremana zuten— eztabaida bat izan zuela esplikatu zuen, bere onetik irten zela, eta kolpeka hil zuela: mazo batekin. Andreak 60 urte zituen, eta Marga izena zuen; ez da abizenik jakinarazi. Gizonak azaldu du bi egun egin zituela hilotzarekin zer egin ez zekiela asmatu ezinik, eta zatikatzea erabaki zuela ondoren. Pusketatan, Zadorra ibaira eraman zuen. Asteartean hasi zen epaiketa; fiskaltzak hogei urteko kartzela zigorra eskatu du, azpikeriaz egindako hilketa bat izan zela egotzita. Defentsak, homizidioa izan zela defendatu du, eta hainbat aringarri aintzat hartzea nahi du; besteak beste, gizonaren buruko nahasmendua. Nafarroako Gobernuak, bestalde, ebatzi du parte izango dela Natalya Balyuken hilketa argitzeko epaiketan; Uharten bizi zen, eta abuztuaren 27an hil zen, erietxean. Kolpe larriak zituen; gizonari egozten dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.