Albistea entzun

Fronte Polisarioak Marokoren kontrako «borroka armatua areagotzea» onartu du

Fronte Polisarioak iragan ostiralean hasi zuen XVI. Kongresua.
Fronte Polisarioak iragan ostiralean hasi zuen XVI. Kongresua. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko urtarrilak 20

DAKHLA. Fronte Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da joan den ostiraletik, eta atzo askapen mugimendu nazionalaren buruzagitzak proposaturikoari baiezkoa eman zioten: Marokoren kontrako «borroka armatua areagotzea». Estrategia hori adosteaz gain, Polisarioaren buruzagitzari buruzko bozketa ere egin behar dute, eta, horretarako, kongresua luzatzea erabaki dute, bihar arte. Gaur hasiko dute bozketa, eta bi hautagai aurkeztu dira: Brahim Gali egungo idazkari nagusia eta Batxir Mustafa, El-Uali Mustafa Saied lider historikoaren anaia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Grande Syntheko kanpalekuaren irudi bat, Dunquerqueko basoan. ©MARTA MAROTO

Erresuma Batura iristeko azken itsasoa

Marta Maroto

Mila migratzaile inguru bizi dira gaur egun Calaisen eta Dunquerqueko basoan jarritako Grande Syntheko kanpalekuan. Frantziako Poliziak ebakuazioak egiten ditu tarteka, objektu pertsonalak eta kanpadendak konfiskatzeko.
Brigitte Lips, bere etxeko sukaldean, Calaisen. ©MARTA MAROTO

Brigitte Lips, Calaisko 'amona'

M. Maroto

Brigitte Lips frantziarra da, erretiratua, eta 67 urte ditu. Hogei urte baino gehiago daramatza laguntza ematen pasaeran doazen migratzaileei, Calaistik abiatuta Mantxako kanala zeharkatu nahi dutenei.
Orduak pasa ahala, Nova Kakhovka herria urak hartu du. ©EFE

Dnieperko presa estrategiko bat txikitzea egotzi diote elkarri Ukrainak eta Errusiak

Igor Susaeta - Mikel O. Iribar

Ibaiaren bi aldeetan bizi diren herritarrak ebakuatzen hasi dira Kiev eta Mosku. Zentral hidroelektrikoa kudeatzen duen enpresak jakinarazi du lau bat egun beharko direla emaria egonkortzeko.

Luiz Inacio da Silva 'Lula', Brasilgo presidentea. / ©Andre Borges, EFE

Lulak plan bat aurkeztu du basogabetzea 2030erako amaitzeko

Arantxa Elizegi Egilegor

Araudi berrian, zigor gogorragoak aurreikusten dira legez kanpoko basogabetzearen aurka, eta jasoa dago 30.000 kilometro koadroko eremu babestu bat sortzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.