Desgaituen aldeko legea lantzen hasi dira Nafarroan

Elbarrien eskubideak indartzeko helburua izango du legeak, besteak beste

2021eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuko zenbait ordezkari, gizarte eragile batzuk, desgaitasunen arloko aditu batzuk eta zenbait elbarri batu egin ziren atzo, desgaituen aldeko legearen lehen puntuak lantzeko. Gobernuak adierazi zuen desgaituen kolektiboak «historikoki» eskatu duela beren egoera juridikoki arautzeko. Azaldu dutenez, zenbait eragilez osatutako talde horrek zazpi saio egingo ditu, legearen lehenengo zirriborro bat osatzeko. Urte hasieran, jendaurrean aurkeztuko dute testu hori, eta herritarrek aukera izango dute ekarpenak egiteko. Legebiltzarrera proposamen «zabala, plurala eta osatua» eraman nahi dutela azaldu du Maria Carmen Maeztu Eskubide Sozialen sailburuak. Azaldu duenez, desgaitasunen bat dutenen eskubideak «indartzeko» balioko du legeak, etakolektibo horren «aukera berdintasuna» ere bermatu nahi dute,pertsona «independenteak» izan daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.