Greba mugagabea hasi dute Elgetako Cie Alurecyko langileek, itxiera salatzeko

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
ELGETA. Aho batez erabaki ondoren, greba mugagabeari ekin zion atzo Cie Alurecy enpresako langileek, Elgetan (Gipuzkoa). Autogintza sektorerako egiten du lan Cie Alurecyk, eta, joan den urtearen amaieran, fabrika ixteko asmoa adierazi zuen haren jabeak, Cie Automotive multinazional bizkaitarrak. Lanak taldeko beste lantegi batzuetara eraman dituztela salatu du Elgetan ordezkaritza duen sindikatuak, LABek. 29 langile aritzen dira Alurecyn, eta oraindik ez diete bermatutaldeko beste fabriketan lanean jarriko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.