EBk aurrekontu arauei buruzko eztabaida hasi du

2021eko irailaren 11
00:00
Entzun
KRANJ. Aurrekontuei buruzko arauak berriro indarrean jartzeko ia hamabost hilabete falta diren arren, horiei buruzko eztabaida hasi dute Europako Batasuneko kideek. Eslovenian atzo eta gaur egingo duten bileran, jada azaldu da gai horretan ohikoa den arrakala. Batetik, iparraldeko eta erdialdeko zortzi estatu, defizita eta zorra kontrolatu behar direla gogorarazten. Bestetik, Frantzia, Espainia eta hegoaldeko beste batzuk, iraganeko zorroztasuna nahi ez dutenak. Behingoz, Alemania ez da lehenen taldean, hauteskunde prozesu betean dagoelako.

Europako Batzordeak udazkenean hasiko du aurrekontuen kontrola arautzen duen Egonkortasun Itunaren erreforma. Espero du 2022rako bukatuko duela, orduan baita bukatzekoa gastatzeko orduan pandemiak eragindako eskuzabaltasuna.Hegoaldekoek ez dute presarik, eta arau bigunagoak adostu arte itxaron nahi dute ezer indarrean jarri aurretik. Iparraldekoek, berriz, nahi dute lehenik arauak egotea, eta gero, beharrezkoa bada, aldatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.