Greba orokorra Zisjordanian, Trumpen aurka

2018ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
RAMALLAH. Greba orokorra egin zuten atzo Zisjordanian, AEBetako presidenteorde Mike Penceren bisitaren harira. Besteak beste, erakundeak eta dendak itxi zituzten, eta arrakasta handia izan zuen deialdiak. AEBetako presidente Donald Trumpek Palestinaren aurka harturiko erabakien aurkako ekinaldia izan zen, antolatzaileen arabera; Trumpek Jerusalem izendatu du Israelgo hiriburu, enbaxada hiri hartan irekitzea erabaki du 2019a bukatu baino lehen, eta UNRWA errefuxiatu palestinarrentzako NBE Nazio Batuen Erakundearenagentziari funtsak kenduko dizkio.

Pence Palestinan eta Israelen izan da egunotan, eta atzo adierazi zuen «palestinarren araberakoa» dela bake negoziazioetarako AEBen plana garatzea, «haiek itzuli behar baitute elkarrizketetara». Egun berean, Israel gogor kritikatu zuten NBEko estatuek, herrialdeko giza eskubideen txostenari buruzko saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.