IDK-k irabazi egin du, eta Bilbo Basketek nabarmen galdu

Gipuzkoakoek Al Qazeres menderatu dute (81-69), eta Valentziak astindua eman die Bizkaikoei (73-106)

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Euskal Herriko lau talde ziren atzo partida jokatzekoak, baina elur denboralearen eraginez, bi baino ez ziren jokatu. Ohorezko Mailan, IDK Euskotrenek irabazi egin zion Al Qazereseri (81-69), eta ACB ligan, Retabet Bilbo Basketek astindu handia jaso zuen Valentziaren aurka (73-106). Bertan behera geratu zen Estudiantes-Kutxabank Araski partida, eta atzo beharrean gaur jokatuko dute Lointek Gernikak eta Prometek, 16:30ean, Maloste kiroldegian.

IDK-k erosasunez lortu zuen garaipena. Lehen laurdenaren amaieran bederatzi puntuko aldea zeukan, eta atsedenaldira hamabost goitik joan ziren Donostiakoak. Hirugarrenean, 22 puntuko tartearekin bukatu zuen etxeko taldeak, eta azkenekoan, kanpotarrek aldea murriztu bazuten ere, garaipena ez zen arriskuan izan IDK-rentzat.

Beste egoera batean aritu behar izan zuen Bilbo Basketek ACB ligako talde handienetako baten aurka, eta Valentziak ez zion aukerarik eman. Hasi eta buka nagusitu zen. 33 puntuko aldea oso adierazgarria da. Liga berean, gaur ariko dira TD Systems Baskonia eta Acunsa GBC: Arabakoak Unicajaren pistan (18:30), eta Gipuzkoakoak etxean, Tenerife hirugarren sailkatuaren kontra (17:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.