LABek EAJri eskatu dio estatus berrian ez «erlatibizatzeko» erabaki eskubidea

EAJko eta LABeko ordezkariak, atzo, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2018ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EAEko estatutu politiko berriaz abiatutako bilera sailean, EAJrekin bildu zen atzo LAB, Gasteizen, eta ondorengo oharrean sindikatuak esan du «erabakitzeko eskubidearen aitortza eta bermea estatus berriaren erdigunean jarrita hemen bide propioa» egin behar dela, «ez baitira Madrildik etorriko herri honek behar dituen erantzunak». «Adostasunaren izenean» edukiak ez «erlatibizatzeko» ohartarazi dio EAJri. Bileran, alderdi jeltzaletik Joseba Egibar legebiltzarkidea izan da buru; LABetik, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.