Sanchez: «Ezin da bide bera errepikatu»

2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
BRUSELA. Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak Quim Torra Kataluniako presidenteak herenegun gauean TV3n esandakoei erantzun zien atzo Bruselatik, Europar Kontseiluaren ostean. Batez ere bigarren independentzia galdeketa egiteko Torraren asmoen aurka agertu zen: «Ezin da bide bera errepikatu. Elkarrizketarako etapa berri bat ireki beharra dago». Espainiako jarduneko presidentearen iritziz, Kataluniako independentismoaren lehen zereginak «beste partea onartzea» izan behar du, independentziaren aurkakoak diren katalanei erreferentzia eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.