Alargun pentsioa, errentaren araberakoa

Gizarte Segurantzako idazkariak proposatu du errenta kontuan hartzea alargun pentsioa txikitu ahal izateko

Octavio Granados, artxiboko irudi batean. MARISCAL / EFE.
2019ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
MADRIL. «Oso eztabaidagarria da norbaitek bere ezkontideak baino bost aldiz gehiago irabaztea, eta, alargun geratzen bada, alarguntza pentsioa betiko kobratzen jarraitzea», adierazi zuen atzo Octavio Granadok, Gizarte Segurantzaren Estatu idazkariak. Proposatu zuen alargun pentsioa onuradunaren errentaren araberakoa izatea.

Azaldu zuenez, kasu batzuetan alargunek hildako ezkontideak baino soldata askoz handiagoa kobratzen dute, «eta ez dirudi bidezkoa familian diru sarrera gehien duenaren errenta gehiago handitzen jarraitzeak». Nagusiki gizonei eragingo lieke proposamenak, soldata arrakala dela-eta batez besteko soldata handiagoa dutelako. «Gizon batek alargun pentsioa jasotzen badu —emazteak baino soldata handiagoa izanda—, hobetu egiten du bere errenta maila; alarguntza emakume batek kobratzen badu (soldata txikiagoa izanda), familiaren errenta okertu egiten da», esplikatu zuen.

Atzokoa Granadok hurrengo gobernuari egindako proposamen bat baino ez da, Gizarte Segurantzaren zenbaki gorriak txikitzeko: 100.000 milioi euroko zuloa pilatu du zazpi urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.