Arabak alde batera utzi ditu zerga kenkariak

Ramiro Gonzalez. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2019ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako Aldundiak alde batera utzi du zerga kenkariak gutxitzeko proposamena. Horrela erantzun diote EAJren eta PSE-EEren foru gobernuak asteazkenean Arabako Batzar Nagusiek onartutako neurri sortari. PPren, EH Bilduren eta Orain Arabaren botoekin, batzar nagusiek erabaki zuten diru laguntzak emango dizkietela haur jaioberriak dituzten familiei —1.000 eta 250 euro artekoak— eta 65 urtekotik gorakoei.Gainera, 12.000tik 16.800 eurora igo dute errenta aitorpena egin behar ez izateko muga.

Neurriak salatu zituen atzo Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak: «Soilik batzuen fiskalitatea hobetzen dute». Gastua handitu eta bilketa gutxituko dutenez, Gonzalezek bertan behera utzi du «arabar guztiei» kenkariak handitzeko plana, eta ez du errenta zergaren tarifak inflaziora egokituko (deflaktazioa). Gainera, ohartarazi du arazoak izan ditzaketela Bizkaiarekin eta Gipuzkoarekin, bi horiek 14.000 euroan utzi nahi dutelako aitorpenen muga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.